Guaka, Txoria Txori
Guaka taldeak, Mikel Laboaren ‘Txoria Txori’ kantu mitikoa abestu zuen Luz De Putas taldeko Mikel Tife abeslariaren laguntzarekin.
Guaka taldeak, Mikel Laboaren ‘Txoria Txori’ kantu mitikoa abestu zuen Luz De Putas taldeko Mikel Tife abeslariaren laguntzarekin.
Sailkatugabeak - Komentariorik gabe
Giro elektronikoak nagusitu dira heletan aurtengoan ere. Larunbat gauean izar nagusi izan ziren South Central eta The Bloody Beetroots Dj Set musika egitasmoak. lehenak, karpa txikian eskaini zuten emanaldia. Bigarrenak, eszenatoki handian. Ikusgarria izan zen Italiarren saioa, taldearen izena zeraman plataforma argitsu baten gainean pintxatzen aritu ziren, bertan bildutako ikusleentzat gozagarri. Bideoak dena esaten du! [...]
Kanaldude Telebistako beste bideo eder bat. Honakoan, larunbat gauen bizi izan zen giroa islatzen da. Musika taldeak alde batera uztita, ikuslegoa protagonista nagusi bilakaturik The Beatles taldearen kantu ezaguna soinu banda bezala hartuta.
Esne Beltza taldearen emanaldia sutsua bezain koloretsua izan zen.Ohiko kantuak, saioa akustikoa eta jendea arteko bueltatxoa ere. Bideo honetan, Xabi Solano eta Patxuko ikus ahal dira jende artean kantu pare bat jotzen…. Bideo hau Youtube kanaletik hartu dugu.
Topatu.info atariko kideak bideo politak egin dituzte egunero Heletatik. Hona, hirugarren eta azken eguneko irudiekin egindakoa. info zabalagoa: http://www.topatu.info
Argazkiak - Komentariorik gabe

EHZ jaialdiko argazkiak topatu ditugu Flickr gunean. Hauek, Abigail Darktrisha bezala sinatzen duen argazkilariarenak dira, tartean, Danakil, Matxura, Anai arrebak edota Miyavi taldearen argazkiak topatu daitezkeelarik. Ikus eta gozatu: http://www.flickr.com/photos/abigailbathory/sets/72157630357624634/
Antxerteta gunean aritu zen Ras Lujah taldea larunbat arratsaldez. Sustrai beltzeko musika beltza, hip hopa, errima eta erritmoen munduan. Honako bidea youtube gunean topatu dugu.

Erritmo balkanikoak datozkigu berriz ere Heletara. Oraingoan, talde frantses batek ekartzen ditu. Urbeltzeta karpako azken emanaldia dugu hau, baina hala ere jende dexente bildu da akordeoiak gidatutako musika honekin dantzatzera. Hauen ostean, eta eszena nagusian, Raggasonic taldeak egin du saltu taula gainera. Ragga musikaz, amaiera emango diote Euskal Herria Zuzenean jaialdiaren 17. edizioari.

Igande arratsak nahiko lasaiak izaten dira festibalean. Erritmo beltz eta reegae doinuak nagusitzen dira arrats partean, festa giroa nagusituz .Baino bada bestelakorik ere. Su Ta Gar taldeak gitarrak zorrotz astindu ditu gaueko bederatziak aldera. Ohikoan baino kantu zerrenda laburragoaz, betiko klasikoetara jo dute, ‘Jo ta ke’, ‘Mari’ edota ‘Rotaflexa garraxika’ kantuekin gogor joz.

Arratsaldeko 18:00etan taularatu da Bebe Gibelherri eszenatokian, igande arratsaldeko emanaldi esperoenetako bat berea. Gehienbat, azken diskako kantuekin aritu da, baina tartean, bere lehen diskako abesti ezagunak ere jo ditu, horrela ikuslegoa bereganatuz. Emanaldi osoan zehar, publikoarekin asko interaktuatu du, bertaratutakoak gustura egon direlarik.